XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zer esanik ez, oso eztabaidagarria da edasitako berezitasunen izaera: homologoak, ala paraleloki sortu diren baterakuntza ebolutiboak ote dira?.
Noski, homologoak direla, arbaso turbelariomorfoaren teoria defendatzen dutenen ustez.
9.2.1 /
Stasek-en eredua (1972).Autore honen ustez, moluskuen jatorri filogenetikoa honelako animalia batetan zegoen: zenbait organo-sistema serialki errepikatuta (= pseudometamerismoa) zeukan organismo txiki, ziliodun azelomatu eta bermiforme batetan, hain zuzen.
Berau, preanelidoetatik hurbil zegokeen; agian, platelminte turbelariomorfoen antzekoa zen Nemertinea
Organismo honek, tamainuaren hazkundea jasan zuen, eta, geroztik, alde lokomotorea galdu zuen partzialki, gorputz-pareta gogorraz ordezturik.
Aldi berean, eskeleto hidrostatikoa sortuz zihoan; beronetatik, hemozelea garatu zen moluskuen lerroan, eta zeloma anelidoenean.
Bestalde, arbaso honen pseudometamerismoa nabarmendu eta irmatu egin zen anelidoen lerro ebolutiboan zehar eumetamerizazioa lortu arte; moluskuetan, ostera, ezabatuz joan da pseudometamerismo hori.
Alabaina, badira zenbait arrasto klase desberdinetan.
Moluskuen lerroko lehenengo organismoek, mukizko estalki babeslea garatu zuten superfizie dortsalaren gainean, geroago kutikula bihurturik; agian, lodieraren emendioa ekarri zuen estalkiak.
Kutikula jariatzen duen epitelioa, forma aurreratuagoen mantuari (
Lehen mailako forma hauek milimetro gutxikoak ziren eta azelomatuak; ondoko ezaugarriak zituzten: epidermi zilioduna, dibertikuluak zituen liseri-hodia, uzki dortsal subterminala, lau nerbio-kordoi longitudinal, muskulu dortsobentralen zenbait serie eta liseri-hodiarekiko dortsobentralki kokatzen ziren tubulu mesodermiko batzu.